7 Saioak

noviembre 21, 2022

 1 Saioa. 

Bikoteka palarekin paseak (herramienta harremana burutu) (10’): Bikoteka jarriko dira eta bikote bakoitzak pilota bat edukiko du eta bakoitzak pala bat. 5m-tara jarriko dira gutxi gorabehera eta paseak egiten egongo dira. Aurrena bote batekin eta kontrolatu egin beharko dute eta gero besteari botearekin itzuli.

  



2 Saioa.

Voley pala (Pilotaren ibilbidea kontrolatu eta kolpea finkatu) (10’): Bi talde egongo dira. Talde bat 4tik 7rako koadroan egongo da eta bestea 7tik 10erako koadroan. Sareko marra 7. koadrokoa izango da. Helburua, voleyean bezela, hiru pase egitea eta beste aldera pasatzea da pilota, tanto eginez. Horrela, talde bat 3 setera iritsi arte.

3 Saioa.

Pilotara jarri, jo eta atzera (espazio rola eta pilotaren kolpea/denbora landu) (10’): Partaideak ilaran jarriko dira kontrakantxako marran. Irakasleak izango ditu pilotak eta berak botako ditu paretera. Ilaran dagoen lehenengoak pilota jo egin beharko du. Ezker paretan jokatuko da, ez frontisean. Horregatik, tokatzen zaion umeak bi pausu aurrera emango ditu. 



4 Saioa.

Palarekin pilota kolpatu elkarrekintzan (kolaborazioa eta pilotaren kolpea lotu) (10’): Taldekide guztiak 2. koadroan jarriko dira eta ilara bat osatuko dute. Pilota jokoan mantendu beharko dute ilarako ordena mantenduz, pilotak bi bote eman ditzakelarik. Horregatik, laguna non dagoen jakitea komeni da, pilota zaila ez jartzeko. Norbaitek huts egitean, kontrakantxako marra ikutu eta berriro ilaran jarriko da.



5 Saioa.

Ilaran pilotari jo (kolpera jartzeko denbora, espazioa eta kolaborazioa landu) (10’): Partaideak ilaran jarriko dira 3. koadroan eta banan banan aurreratuko dira. Lehenengoak sakea egingo du eta ilararen atzekaldera joango da. Bigarrenak kolpe bat edukiko du pilota jotzeko eta besteari pilota jartzeko. Gero bere hurrengoa jarriko da. Horrela 10 kolpe jarraian eman arte.


You Might Also Like

0 comments

Most Popular