6 Modalidadearen erlazioak

enero 18, 2022

 

MODALIDADEAREN ERLAZIOAK

PILOTARIEN ARTEKO ERLAZIOA


Beraien artean aurkaritza eta lankidetza erlazioak sortzen dira partiduetan zehar. Banaka jolasten dituzten partiduetan bakarrik aurkaritza momentuak sortzen dira. Bikoteka edo hirunaka jolasten diren partiduetan aurkaritza eta lankidetza izango dugu.


ESPAZIO ARTEKO ERLAZIOA


Espazioari dagokionez espazio ziurra da, jokalariek ezagunak dituztenak txikitatik jolasteagatik. Joko espazioa (kantxa eta bertako paretak) eta joko gabeko eremuak( kontrakantxa eta paretarik ez duen espazioa) kontrolatzen dituzte jada. Tantoak egiterako orduan pilotak joko espazioan egin behar du punpa, marretan edo joko gabeko espazioan botea eginez gero txartzat emango da.


DENBORAREKIKO ERLAZIOA


Pilotari txandaka emango diote jokalariek, lehenengo talde batek eta gero besteakn, horrela batek huts egin arte edo tantoa lortu arte. Partidu baten iraupena ez dago zehaztua, lehenengo iritsi egiten dena puntu jakin batzuetara momentu hortan bukatuko da partidua. Tantoen iraupen ezberdinek partidua luzeagoa edo motzagoa izatea eragingo du.

You Might Also Like

0 comments

Most Popular