3 Zer da paleta goma?

enero 18, 2022

 ZER DA?

Euskal Pilotak kirol-multzo zabala hartzen du, eta objektu bat erabiltzen du, kolpatzeko bitarteko bat, pilotari abiadura emateko kirolariak erabiltzen duen tresna izenekoa. Bai tresnak bai pilotak beren garapen teknologikoaren inguruan ikertzeko aukera zabala eskaintzen dute. Egiten diren kirolen garapenean eragiteko erraztasunak emate aldera, lan honetan, gomazko paletan erabiltzen diren osagaien portaera ulertu eta aztertu nahi da, euskal pilota izeneko kirol multzoa osatzen duen modalitateetako bat. Lanaren helburua da kirolaren praktika eta jokoan parte hartzen duten elementuen ezaugarri nagusiak ulertzea. Horretarako, zenbait azterlan eta saiakuntza eginen dira, elementu horiek kirola egitetik haratago duten portaera hobeki ezagutzeko. Esku hartzen duten elementuak, pala eta pilota aztertuz ulertuko da beharrezkoa dela haien ezaugarriak eta portaerak ezagutzea.


You Might Also Like

0 comments

Most Popular